zarauzkohitza.eus

Badok 13, banderen aparretan

Zarauzko Hitza 2018-07-20 10:26   Kirola

Bandera asko ari dira eskuratzen Badok13 beteranoen taldeko arraunlariak, tartean Gipuzkoako Txapelketakoa. Horren harira, Gipuzkoako Hitza taldekideekin aritu da hizketan, eta erreportajea argitaratu du gaur.

Badok 13, banderen aparretan
Badok 13 taldea Plentzian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zarauzko Arraun Elkarteko Badok 13 beteranoen taldeak bost bandera lortu ditu errenkadan; tartean, Gipuzkoako Txapelketa. “Abiada handia hartu dugu. Ez genuen espero bat-batean horrelako emaitzak lortzea”, dio Juan Angel Garmendia Xarpas traineruaren entrenatzaileak.

Arraunlari Beteranoen Elkarteak antolatzen duen ABE ligan lehiatzen dira Badok 13ko arraunlariak. Bi ontzi dituzte: taldearena bat, eta Elantxobek utzitakoa bestea. Biekin joaten dira estropadetara: bat, lehiatzera; eta bestea, gonbidatu gisa. Liga bukatzeko bi estropada falta direnean, Zarauzko beteranoen trainerua bigarren dago sailkapenean, Getxoren atzetik, hiru puntura. “Lehen bi estropadak pattalak egin genituen, eta puntu pila bat galdu genuen orduan”, azaldu du Xarpasek.

Azkenaldian lortutako banderek Arraunlari Beteranoen liga eta Badok 13 taldea ezagutarazteko balio izan dute Edu Mugertza arraunlariaren ustez. “Zarata gehiago ateratzen ari gara. Orain arte gutxik ezagutzen zuten Badok 13 taldea”. Bat dator David Elustondo arraunlaria ere. “Interesa sortzen ari dela antzematen da Zarautzen”.

Irakurri erreportajea osorik

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa