Pasai San Pedron eta San Vicente de la Barqueran ariko dira Zarauzko arraunlariak asteburuan

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 20a, 16:19
Enbata, aurreko denboraldiko Zumaiako estropadan. (baleike.eus)

KAE 1 eta ABE ligako arraunlariek estropadak izango dituzte larunbatean eta igandean.

Pasai San Pedron jokatuko du ARC ligako 6. estropada Enbata traineruak, igandean, 16:00etan. Errenteriako Hiria VI. Ikurrina izango dute jokoan, eta horretarako, erlojuaren aurkako estropada izango dute, 3 milia osatuko dituzten 4 luze eta 3 ziabogatara.

Badok 13 traineruak, berriz, Kantabrian izango du asteburu honetako estropada, larunbatean, 19:00etan. ABE ligako 8. estropada izango da San Vicente de la Barqueran jokatuko dutena.