Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia 2018

Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango da

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 20a, 16:51

Hainbat berrikuntza izango ditu aurtengo trabesiak, eta horien artean, lasterketa zuzenean nork bere pantailatik ikusteko aukera.

Youtube plataformaren bidez, zeharkaldiaren antolatzaileek aukera hori eskainiko dute aurtengoan. Zuzeneko bideoa igande goizean izango da ikusgai.