Irudietan: Ateak ireki ditu suhiltzaileen parkeak

Amaia Urbieta Arruti 2018ko uzt. 21a, 12:06

Zarauzko suhiltzaileen etxearen 25. urteurrena ospatzeko ate irekien jardunaldia prestatu dute bertako langileek. Hainbat gune ezberdinetan banatu dute parkea, bisitariek suhiltzaileen lanaren aurpegi ezberdinak ezagutu ditzaten. Ateak adin guztietako jendearentzat ireki badituzte ere, etxeko txikienak dira gaurko egunean gehien gozatzen dabiltzanak. Arratsaldean jarraituko dute jardunaldiarekin, 15:00etatik 19:00etara.