Irudietan: Saski Basque 3x3ren lehen jardunaldia

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 21a, 16:40

Haurren mailako partidekin eman diote hasiera aurtengo Saski Basque 3x3 lehiaketari.

Goizean zeru estalia izan duten arren, arratsaldeko partidak jokatzea egokitu zaienentzat gogor jo du eguzkiak Zarauzko malekoian. ZASTek antolatuta, FIBAren 3x3 txapelketen rankingerako puntuagarria izango da aurtengo edizioa.

Infantiletako bi kategoriek eta alebin neskek jokatuko dute goizean. Arratsaldean, berriz, juniorren bi kategoriak eta alebin mutilak dabiltza partidak jokatzen. Bihar goizean, kadete eta benjaminen txanda izango da, eta arratsaldean senior mutilek jokatuko dute.