Irudietan: Ia 500 lagun saskibaloiaz gozatzen

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 23a, 16:02

Asteburuan jokatu dute Saski Basque 3x3 txapelketa. Aurten, berrikuntza moduan, FIBA rankingerako puntuak pilatzeko aukera izan da.

Saskibaloiak hartu du asteburuan Zarauzko malekoia. Ia 150 taldek eta 500 jokalarik hartu dute parte Saski Basque 3x3 txapelketan. Guztia "normaltasunez eta arazorik gabe" joan dela adierazi dute antolatzaileek.

Maila ezberdinetan, horrela geratu dira saikapenak: Mini kategorian Durangoko neskak eta Mini Mondreitors taldeak izan dira txapeldun. Benjaminetan, Patata Frejituak eta Marrubizko Izozkiak. Infantiletan, Euskaldunak eta Diamonds. Kadeteetan, Tu Padre x4 eta JokinsLittleWarriors. Juniorretan, Portlan de Belen eta Ball is life, eta azkenik, seniorren mailan, Estadio Trainers eta Viejas promesas taldeak izan dira garaile.

Argazkietan, senior nesken eta mutilen final erdiak ikus daitezke.