Jesus Montoiaren erakusketa izango da ikusgai Merkatu Plazan

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 23a, 16:02

"Kapitalismo berantiarra eta beste krisi batzuk" izeneko lana ekarriko dute gurera. 

Jesus Montoiaren "Kapitalismo berantiarra eta beste krisi batzuk" erakusketa Merkatu Plazan izango da ikusgai, uztailaren 26tik irailaren 2ra arte. Egunero egongo da irekita, 18:30etik 20:30era.