Estropada estua izan zen igandekoa. Nola bizi izan zenuten traineru barrutik?
Telebistan ikusi zen bezala, estropada hasiera-hasieratik oso estua izan zen; lau ontziok pare-parean arraun egin genuen uneoro, eta inork ez zuen lortu besteengandik ihes egiterik. Estropada oso gogorra izan zen. Arraunlariek beren lana egiten dute estropadero, baina aurkaria momentuero alboan ikustea eta ihes egin ezin dezakezula sentitzea, oso estresantea izaten da. Amaiera arte ez zen erabaki bandera nork lortuko zuen, eta azkenean guk irabazi genuen 18 ehunenekogatik. Oso gustura gaude egindako lanarekin, eta uste dut banderaren bat irabazteko beharra ere bagenuela. Atzo etxean irabaztea ikaragarria izan zen, eta bultzada emango dio taldeari.
Etxean jokatzeak indar berezia ematen al du?
Larunbatean ere estropada borobila atera zitzaigun, eta banderatik bost segundura geratu ginen. Bandera irabazteko gogotsu geunden, eta itsasoko estropada eremu berrian ederki moldatu ginen.Horrez gain, Orioko zale ugari bildu zen eremuan, eta indarra eman ziguten estropadan.
Elkarrizketa osorik irakurgai karkara.eus atarian.