Euskaraz Bizi Eguneko txandak betetzeko deialdia egin du EHEek

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 24a, 10:45
Lehengo urteko Euskaraz Bizi Eguna. (Hitza)

Hona hemen Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz-ek argitaratutako oharra eta txandetan izena emateko esteka.

Kaixo euskalzaleok!

EHE hasi da dagoeneko aurtengo Euskaraz Bizi Eguna antolatzen. Urtero bezala egun zoragarria izango da, ez baita faltako jenderik, ezta aldarrikapenik ere.

Irailaren 1a egun borobil-borobil atera dadin, ordea, zuen laguntza behar dugu! Nahi al duzu parte hartu EBE egunean? Erantzuna baiezkoa bada, eman izena egin nahi duzun lantxoan! Bakarrik, binaka, taldeka... edozein eratara izango zara ongietorria!

Behean duzue txandetan izena emateko esteka.

Eskerrik asko!