Bihar iritsiko dira Zarautzera Euskarabenturako 140 gazteak. Eguerdi alderako bertan egongo direla aurreikusten dute, eta Orokieta Herri Eskolan igaroko dute gaua, hurrengo egunean bidearekin jarraitzeko, Getariarantz abiatuz.
Euskarabentura Euskal Herriko 783 kilometroko espedizio bat da. Uztailaren 1ean abiatu ziren Maule-Lextarretik, eta hilaren 31n, Getxon, amaituko dute bidaia. Hilabete osoan Euskal Herriko sei hiriburutatik igaro dira, eta laster, Bilbora, zazpigarrenera ere helduko dira.