Iñurritzako biotopoan bisita gidatua egingo dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 25a, 16:39
Bisitariak biotopoko egurrezko pasabidean. (SEO Euskadi)

SEO Birdlife erakundearekin elkarlanean antolatu ditu bisita gidatuak udalak. Hurrengoa ostiral honetan izango da, 16:30etik 18:30era.

Parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aurrez Turismo Bulegoan izena ematea.

Bisita hauetan, Iñurritzako biotopoko dunak ikusiko dituzte bisitariek, eta bertan, SEOko eta Deba Naturako kideek duna horien garrantzia azaldu eta azpimarratuko dute.