Gure Zirkua herrian izango da abuztuaren 22tik irailaren 2ra

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 31a, 10:13
Gure Zirkuko parte hartzaileak (Gure Zirkua).

Hainbat emanaldi eskainiko dituzte, eta asteazken honetan jarriko dituzte salgai sarrerak.

Euskal Herriko hainbat tokitan izan ondoren, Gure Zirkuak Zarautzen egingo du parada abuztuaren 22tik irailaren 2a bitartean. Iker Galartzaren ekimenez sortutako proiektua da, eta izaera ibiltaria duen lehen euskal zirkoa da. Hainbat lagunek osatzen dute taldea, eta, tartean, Koldo Arakistain zarauztarrak ere hartzen du parte. Arrakasta handia izaten ari da eskaini duten toki guztietan, sarrerak agortuz.

Zarautzen hainbat emanaldi eskainiko dituztela iragarri dute: abuztuaren 22, 23, 24, 25, 26, 29, 30, 31 eta irailaren 1ean, 19:00etan, eta irailaren 2an, 18:00etan. Sarrerak asteazken honetan (abuztuaren 1ean) jarriko dituzte salgai, 10:00etatik aurrera, www.ticketea.com atarian.