Kultur Merezimenduaren Domina jaso du Ramon Serrasek

Dorleta Agiriano Lai 2018ko uzt. 31a, 13:52

Bere urtebetetze egunean jaso du Kultur Merezimenduaren Domina, eta jendetza bildu da udalbatzar aretoan argazkilaria omentzeko. Udalbatzak aho batez onartu zuen Serrasi domina ematea, kultur sortzaile gisa duen ibilbide oparoarengatik. Gaurkoan, udaleko alderdi politikoek zein herritarrek adierazi diote beren esker ona, ekitaldi bero baten bidez. Xabier Txurruka alkateak domina eman ondoren, Schola Cantorum abesbatzako kideen laguntzarekin, bertaratutako guztiek Zorionak zuri abestu diote.

Erlazionatuak