Mikroipuinen makina merkatuko sarreran

Urola Kostako Hitza 2018ko abu. 1a, 12:37
Kultur Dealers makina, merkatuko atarian. (Dorleta Agiriano Lai)

Kultur Dealers ekimeneko makinak jarri dituzte eskualdeko lau puntutan: Zumaian, Alondegian; Getarian, Cristobal Balenciaga Museoan; Zarautzen, merkatuan; eta Aia-Orion, tren geltokian. Hauen bidez mikroipuinak eskuratu daitezke lau hizkuntzatan. 88 dira bertan aurki daitezkeen mikroipuinak. Kanpainak urrira arte iraungo du.