SKAPAko jaiak 2018

Indarberrituta datoz

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 3a, 16:15

Hastear dira Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak; bihar, mus txapelketa izango da, eta datorren astean, ospatuko dituzte, hilaren 10etik 12ra. Aurtengoa «berezia» izango dela diote

Larunbat honetan abiaraziko dituzte Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak, mus txapelketarekin. Jai egun nagusiak, ordea, abuztuaren 10etik 12ra izango dira, eta era guztietako ekitaldiak prestatu dituzte. «Indarberrituta», SKAPAko jai batzordeak adierazi duenez. Izan ere, iaz festak bertan behera utzi zituzten, udalak jarritako soinu muga dela-eta, musika taldeek zuzenekoak eskaintzeari uko egin zietelako. Alde horretatik, herritarrek emandako elkartasuna eskertu dute: «Azken urteotako mobilizaziorik handiena izan zen iazkoa, eta zuei esker izan da», nabarmendu du jai bartzordeko lehendakari Garazi Olaizolak, festetako eskuorrian.

«Denontzako festak antolatzen saiatzen gara, eta erraza ez den arren, aurten ere, hiru egunez, ume, gazte zein heldu izan, gurekin festak gozatzekoaukera izango duzue berriro», nabarmendu du, eta argi utzi nahi du aurtengoa « berezia» izango dela, «eta zuekin gozatzeko irrikitan gaude».

Kontzertu aipagarriak, txirrindularitza kriteriuma, marmitako lehiaketa, bertso jaialdia... jai girora batzeko gonbitea ere egin dute batzordekoek: «Galdu lotsak! Gehitu festara!».

Erlazionatuak