Julen Torres izan da aurtengo garailea, 2.423 gramorekin; bigarrena Oier Arruti 2.190 gramorekin eta hirugarrena Haritz Iriondo 1.602 gramorekin. Arrain handienaren eta finenaren sari bereziak Oinatza olidenentzat izan dira; arrain handien kasuan, esaterako, 431 gramoko itsaskabra bat harrapatu du. Lehen sailkatuentzat ez ezik, lehiaketan parte hartu duten guztientzat izan dira oroigarria eta opariak.