Kuadrillen arteko 3x3 saskibaloi txapelketan izena eman daiteke

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 7a, 17:13
Saski Basque 2018 txapelketako irudi bat (Amaia Urbieta Arruti).

Hilaren 24an eta 25ean jokatuko dute, benjamin, alebin eta senior mailetan.

Uztailean jokatutako Saski Basque 2018 txapelketaren lekukoa hartuta, ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak kuadrillen arteko 3x3 txapelketa antolatu du. Abuztuaren 24an eta 25ean jokatuko da, itsas pasealekuan, Damaren parean, eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurten benjamin, alebin eta senior mailako lehiak bakarrik izango dira. Alebin eta benjamin neskek hilaren 24an jokatuko dute, arratsaldez; alebin eta benjamin mutilek hilaren 25ean, goizez; eta seniorrek hilaren 25ean, arratsaldez.