Udaleko ordezkaritza presente egon da Elkanoren Lehorreratzean

Udaleko ordezkaritza presente egon da Elkanoren Lehorreratzean
Hainbat ordezkari politiko Getarian, Elkanoren Lehorreratzean (Urola Kostako Hitza).

Joan Sebastian Elkano itsasgizona Sanlucar de Barramedan (Sevilla, Espainia) lehorreratu zen unea antzeztu zuten Getarian atzo arratsaldean. Nao Victoria ontziak portuan egin zuen geldialdia, eta bertan egin zioten ongietorria hainbat ordezkari politikok; horien artean, Jesus Arana alkarteordeak.