Atzo euria egiten zuenez, Zinema pilotalekuan jokatu zuten Patxi Zaporraren Oroimenezko pilota txapelketako partida. Final-laurdenetako norgehiagoka bakarra izan zen, eta Huizi-Urruzola bikotea 22-20 gailendu zen Barandiaran-Sanchezen aurka. Gaur (abuztuak 8), final-laurdenetako beste kanporaketa bat jokatuko da, Jauregi-Arzelusen eta Ojuel-Esnaolaren artean.