Urtero bezala, minbiziaren aurkako golf txapelketa antolatu dute Real Club de Golf Zarautz-en. Herriko establezimenduen elkarlanari esker, parte hartzaile guztientzat sariak egon ziren. Txapelketatik eta saldutako boletoetatik ateratako dirua Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteari (AECC) bideratuko zaio, laguntza moduan.