Gaur inauguratuko dute Ione Saizarren argazki erakusketa

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 9a, 12:41

Irailaren 9ra arte ikusteko aukera egongo da 2016ko Txopitea Bekaren irabazlearen lana, Torre Luzean.

Duela bi urte, Ione Saizar argazkilari zarauztarrak IV. Daniel Txopitea Sorkuntza Beka irabazi zuen, 20800 izeneko proiektuarekin. Zarauzko posta kodeari egiten zion erreferentzia, eta bere asmoa zen sorterriaren memoria eta kontaketa fotografiko bat egitea. Orain, proiektu horretarako ateratako argazkiak erakutsiko ditu Torre Luzean.

Gaur arratsaldean inauguratuko dute argazki erakusketa, 18:30ean. Saizarren proposamen artistikoa irailaren 9ra arte ikusi ahal izango dute bertaratzen direnek, egunero 18:30etik 20:30era.