SKAPAko jaiak 2018

Isiltasuna eskatzen du SKAPAko aurtengo muralak

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 9a, 13:05
SKAPAko aurtengo murala (Aritz Mutiozabal).

Gaur goizean margotu dute Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaietako murala, Kristau Biltokia zenaren Urdaneta kalerantz ematen duen horman. Aurtengo margolanak isiltasuna irudikatzen du modu ironikoan. Izan ere, iaz festak bertan behera utzi zituzten antolatzaileek, udalak jarritako soinu muga zela-eta, musika taldeek zuzenekoak eskaintzeari uko egin zietelako.

Erlazionatuak