SKAPAko jaiak 2018

Irudietan: Haurrentzako eskaintzarekin eman diete hasiera SKAPAko festei

Dorleta Agiriano Lai 2018ko abu. 10a, 12:12

SKAPAko festei hasiera emateko, haurrentzako puzgarri eta tailerrak jarri dituzte Plaza Gorrian, 10:00etatik 14:00etara. 16:00etan jaurtiko dute jaiak iragartzeko suziria. Jarraian, buruhandiak izango dira, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin. 16:30ean, ume-jolasak izango dira Tentenea plazan, eta 18:00etan izango da Azken Portuko Auzo-Krossa. Iluntzean zein gauean jarraipena izango du gaurko egitarauak.

Hona hemen SKAPAko festetako egitaraua osorik.

Erlazionatuak