Legealdiaren ondoren politika utziko duela adierazi du Pili Zabalak

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 10a, 16:43
Pili Zabala. (EITB)

Podemos Euskadiko legebiltzakide eta Zarauzko bizilagun Pili Zabalak El Diario Vasco egunkariari eskainitako elkarriketan azaldu duenez, politika uzteko asmoa dauka legealdia bukatutakoan. Politikan "sufritu" egiten dela adierazi du, eta egun egiten den politikagintza ez zaiola gustatzen: "Kritikatzeko egiten da, bestea gutxiesteko". Legealdia bukatu arte iraungo duela esan du, eta ondoren ez duela jarraituko.