Haizara Gau Festa egingo dute hilaren 16an

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 11a, 10:00

Malekoian musika gune bat atonduko dute gazteentzat, su artifizialen ondoren hasi eta 03:00ak arte.

Amabirjinetako Aste Nagusiaren barruan, Haizara Gau Festa ospatuko dute. Udaleko Gazteria sailak antolatu du, eta abuztuaren 16an izango da, datorren ostegunean. DJ Arosek girotuko du malekoia, su artifizialen ondoren hasi eta 03:00ak arte.

Gazteria zinegotzi Jon Andoni Urdangarin Urrutiak adierazi duenez, "kontzertuez gain, gazteentzat ere zerbait egotea beharrezkoa dela uste dugu, eta, hala, Gazteria sailetik gau batean musika gunea jartzea erabaki da". Era berean, jendea zuriz jantzita joateko deia egin dute.

Bitxikeria bezala, Haizara arroketan egoten diren zizareei deitzen zaie Zarautzen.