SKAPAko jaiak 2018

SKAPAko festak musikaz blai

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 12a, 12:10

SKAPAko festetako atzoko egitarauari amaiera emateko, kontzertuen eskaintzak jarraipena izan zuen gauean. Blue Beans eta Capsula taldeek eskaini zuten emanaldia txosnagunean, eta aurreko gauean bezala, jendetza bertaratu zen. Gaur gauean, Fan&Go taldea igoko da oholtzara.