Zumaiako Itzurun-Arranpla igeriketa probako argazki bilduma ikusteko: Baleike.eus
Jon Mujika bergararrak irabazi zuen atzo arratsaldean Zumaiako Itzurun-Arranpla igeriketa proba. Haren atzetik, iritsi zen Nikolas Illarramendi zarauztarra; Xabier Gordoa oñatiarra (44:08) izan zen hirugarren. Master2 emakumezkoetan, Nerea Murua izan zen garaile, eta beterano gizonezkoen lehen mailan, Jose Agustin Esteban. Beterano emakumezkoen lehen mailan, Lourdes Agirre eta Conchi Monasterio bigarren eta hirugarren izan ziren, hurrenez hurren.