KAE 1 ligako sailkapen orokorrean bosgarren postua berreskuratu du Enbata-k, Pedreñari aurrea hartuz, 85 punturekin. Hurrengo estropada asteazkenean (abuztuak 15) jokatuko dute Plentzian, 12:20etatik aurrera.
Bigarren aldiz denboraldi honetan, hirugarren postuan bukatu zuen estropada Zarauzko Enbata ontziak. Astilleron (Kantabria, Espainia) jokatu zuten atzo jardunaldia: banakako elorjupekoa izan zen, lau luzetara. Astillero etxeko trainerua izan zen nagusi, 20:24,46koarekin, eta ia 14 segundora geratu zen Lekittiarra, bigarren tokian. Zarauzko taldeak hirugarren bukatu zuen, irabazleengandik 15 segundora, eta bizkaitarrengandik segundo bakar batera.