Prezio herrikoia izango dute barrakek astelehenean

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 12a, 16:33
Barrakak Munoa plazan (Aritz Mutiozabal).

Munoa plazan kokatutako barrakek prezio herrikoiak izango dituzte astelehen honetan, abuztuaren 13an. Barraken ordutegia ondokoa da: astegunetan eta jai egunetan, 17:00tatik 00:00etara helduenak eta 22.00ak arte haurrenak; ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, 01:00etara arte helduenak eta 23:00etara arte haurrenak. Era berean, amabirjinak direla-eta, abuztuaren 15ean eta 16an, helduen barrakak 02:00ra arte egongo dira zabalik eta 01:00ak arte haurrenak.