Amabirjinetako Aste Nagusia hastera doa

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 13a, 12:48
Iazko Aste Nagusiaren hasiera. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Bihar botako dute txupinazoa, 12:00etan Lege Zaharren enparantzan. Modu honetan emango diote hasiera igandera arte luzatuko den egitarauari.

EGITARAUA:

Abuztuak 14, asteartea. Ama Birjinaren Bezpera

  • 12:00. Herriko jaiei hasiera emateko suziriak, Lege Zaharren enparantzan. Buruhandiak eta erraldoiak ere izango dira, txaranga baten laguntzarekin.
  • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak txaranga baten laguntzarekin.
  • 19:30 eta 23:00. Dantzaldia Alaiki taldearen eskutik, Musika Plazan.
  • 20:00. Schola Cantorumek abestutako salbea, Parrokian.

Abuztuak 15, asteazkena. Ama Birjinaren Eguna

  • 11:00. Meza Nagusia Schola Cantorumek abestuta, Parrokian.
  • 12:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 13:00. Lizarrako dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.
  • 19:00. Dantzaldia Drindoots taldearekin, Musika plazan.
  • 23:00. Su artifizialak, hondartzan. Ondoren, dantzaldia Drindoots taldearekin, Musika plazan.

Abuztuak 16, osteguna. Ama Birjinaren Bigarren Eguna

  • 12:00 eta 18:30. Buruhandi eta erraldoiak txaranga baten laguntzarekin.
  • 19:30. Herri-kirol erakustaldia, Lege Zaharren enparantzan.
  • 20:00. Go!azen musika ikuskizuna, malekoiko Daman.
  • 23:00. Su artifizialak, hondartzan. Ondoren, dantzaldia Tsunami taldearekin, Musika plazan.
  • 23:20. Haizara Gaua, malekoian.

Abuztuak 17, ostirala

  • 09:00. Nekazaritza Ekologikoaren Zarauzko XXII. Azoka, Lege Zaharren enparantzan, Biolur Gipuzkoaren eskutik.
  • 11:00. 10-18 urte bitartekoentzat ginkana, Kale Hezitzaileen bulegoan.
  • 17:30. Nerabeentzako parkour tailerra, skate parkean.
  • 18:00. Bubble trouble haurrentzako jolasa, Lege Zaharren enparantzan.
  • 23:00. Gatibu taldearen kontzertua, malekoiko Daman.

Abuztuak 18, larunbata

  • 12:00. Estropadak, IX. Zarautz Arraun Elkartea Ikurrina (KAE-1 Liga, mutilak).
  • 17:00. Estropadetako gune ludikoa, Musika plazan.
  • 18:00. Estropadak, Zarauzko X. Ikurrina (Euskotren Liga).
  • Jarraian, Zarauzko XLI. Ikurrina (Eusko Label Liga).
  • 23:00. Rosendo taldearen kontzertua, malekoiko Daman.

Abuztuak 19, igandea

  • 11:00. Estropadetako gune ludikoa, Musika plazan.
  • 12:00. Estropadak, Zarauzko X. Ikurrina (Euskotren Liga).
  • Jarraian, Zarauzko XLI. Ikurrina (Eusko Label Liga).
  • 19:30. Musika emanaldia Los Otros talderekin, Musika plazan.
  • 20:00. Kalakan eta Duo L'incontro taldeen kontzertua, Parrokian.
  • 22:30. Queen taldearen omenezko kontzertua, malekoiko Daman.