VI. Artisau Azoka izango da aste honetan

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 14a, 09:00
Iazko Artisau Azoka. (Zarauzko Hitza)

Hilaren 15etik 19ra izango da, Lege Zaharren enparantzan. Aurten ere Nahia elkarteak antolatu du, eta bi tailer emango dituzte.

Honako hau izango da Artisau Azokaren ordutegia:

  • Abuztuak 15, 16 eta 19. Goizez, 11:00-14:30, eta arratsaldez, 17:00-20:30.
  • Abuztuak 17 eta 18. Arratsaldez, 17:00-20:30,

Gainera, aurten bi tailer egingo dira:

  • Abuztuak 18, 17:00-19:30. Aran Santamariarekin, haur tailerra. Forma geometrikoak erabiliz, ipuin bat osatuko dute.
  • Abuztuak 19, 18:00-20:30. Esmalteak sutan tailerra.

Nahia elkartetik adierazi dutenez, azokan produkturen bat erosten duen bakoitzari azken egunean egingo den zozketan parte hartzeko txartel bat banatuko zaio. Kirkilla jatetxean bi pertsonentzako afari bat izango da zozketako saria.