Bidasoa Irun-Logroño La Rioja partida ostiralean, Aritzbatalden

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 14a, 11:26
Bidasoa Irunek aurten osatu duen taldea. (@CDBidasoaIrun)

Larunbatean, berriz, denboraldi aurreko bi partida izango dira; Bera Bera-Aiala Zarautz eta Amenabar Zarautz-Santoña.

Eskubaloiko 2018-2019 denboraldiari hasiera emateko, ostiral honetan Bidasoa Irun eta Logroño La Rioja taldeen arteko norgehiagoka izango da Aritzbatalde kiroldegian, 18:30ean. Asobal Ligan jokatzen dute bi taldeek. Sarrera 5 eurokoa izango da 16 urteko ororentzat, bazkide izan edo ez, eta 16 urtetik beherakoek 2 euro ordaindu beharko dituzte.

Bestalde, elkarteko bi talde nagusiek, alegia, Zilar mailan daudenek, denboraldi aurreko partidak jokatuko dituzte larunbatean. Aiala Bera Beraren aurka arituko da Bidebietako kiroldegian, 18:30ean. Amenabarrek, aldiz, Zilar mailara igo berri den Santoña taldearen aurka jokatuko du Aritzbatalden, 18:30ean.