Espainiako Zinema Akademiak jakitera eman ditu hurrengo Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko aukeratu dituen hiru film finalistak zeintzuk diren. Hautagaien artean, Jon Garaño y Aitor Arregiren Handia dago; beste biak dira Asghar Farhadiren Todos lo saben eta Javier Fesserren Campeones. Eskualdean filmatu zituzten irudi batzuk, besteak beste, Beizaman, Zestoan eta Zumaian, eta eskualde hainbat lagunek hartu du parte lantaldean; horien artean, Goya saria jaso zuen Zarauzko bizilagun Javi Agirre argazki zuzendaria.