Itxura hartzen doa Santa Klarako lur azpiko pasabidea

Zarauzko hitza 2018ko abu. 14a, 16:08
Santa Klarako lur azpiko pasabidea. (Aritz Mutiozabal)

Santa Klarako lur azpiko pasabideko lanak aurrera doaz, eta dagoeneko ikus daiteke zer itxura izango duen. Pasabide berriak bi albotara izango dituela arrapalak: komentu ondoko arrapalak zigi-zaga forma izango du; zati batek Salberdinerako bidegorriarekin bat egingo du, eta beste zatiak Santa Klara kalerantz izango luke jarraipena. San Frantzisko kaletik, berriz, zuzenean jaitsiko la arrapala. Era berean, Santa Klara kaletik pasabidera sartzeko eskailerak eraiki dituzte, baita San Frantzisko kaleko sarbidearen bi alboetan ere, Geltoki eta Herrikobarra kaleetara, alegia.