Enbatak gertu izan du Plentziako bandera

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 15a, 14:01
Zarauzko trainerua, joan den astean, Astilleron. (Argazkia: Encar Bolado GarcĂ­a )

Zarauzko trainerua indartsu bukatzen ari da denboraldia. Joan den asteburuan hirugarren postuan sailkatu bazen, gaur bigarren bukatu du Plentziako uretan, eta, gainera, bandera lortzekotan ere izan da. Bigarren txandan lehiatu da, eta sekulako estropada osatuz, 21:04.03ko denbora ona lortu du. Ohorezko txandan lehiatu den Astillerok irabazi du gaurkoan, 21:01.59koarekin, baina azken luzera arte ezin izan dute nagusitu kantabriarrek. Larunbat honetan, etxean jokatuko dute jardunaldia Gari Urangaren mutilek.