Nikolas Illarramendi bigarren Paseo Berriko igeriketa proban

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 15a, 17:12
Nikolas Illaramendi, Getaria-Zarauzt zerharkaldiko podiumean. (Zarauzko hitza)

Aurreko asteburuan Zumaian gertatutakoa errepikatu da gaur Donostiako Paseo Berriko igeriketa zeharkaldian: Jon Mujika bergararra izan da garaile, eta haren atzetik, bost segundora sailkatu da bigarren postuan Nikolas Illarramendi zarauztarra. Bestalde, Master 2 emakumezkoetan Nerea Muruak irabazi du; beterano 1 gizonezkoetan, Jose Agustin Esteban bigarrena izan da; eta Ramon Ugartek ere bigarren postua lortu du beterano 2 gizonezkoetan.