Joaquin Sorollari buruzko saioa egingo dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 16a, 12:58

Ostiralero bezala, Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren saioa izango da hilaren 17an. Oraingoan, Joaquin Sorolla margolariari buruzkoa izango da, 18:00etan, Photomuseumen. Antolatzaileen arabera, "dokumentalak modernotasun ezaugarrietan eta bere pinturak lortu zuen hizkuntza mailan sakontzen du, mende-igarotzeko abangoardiek, argazkigintzak eta, baita ere, hasiberria zen arte zinematografikoak eraginda".