Go!azen telesaileko kideekin kantari

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 17a, 10:50

Amabirjinetako egitarauaren barruan, atzo arratsaldean Go!azen ikuskizunarekin gozatu zuten etxeko txikienek. Malekoian atondutako agertokian eskaini zuten emanaldia, eta jende ugari bertaratu zen, telesail arrakastatsuko aktoreak ikustera. Karaoke formatuan, hainbat neska-mutil igoarazi zituzten oholtza gainera, beraiekin abestera.