Martxe Arana eta Iñigo Ormazabalen margolanak Ispilu arten

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 17a, 13:13

Gaur izango da erakusketaren inaugurazioa, 20:00etan. Egitarau zabala antolatu dute Ispilu arte galerian datozen asteetarako.

Martxe Arana eta iñigo Ormazabalen margolanak Ispilu arten izango dira ikusgai, gaurtik aurrera. 20:00etan izango da inaugurazioa. Bestalde, erakusketa honetaz gain, egitarau oparoa antolatu dute galerian datozen asteetarako.

Abuztuaren 25ean, 19:30ean Udako subasta express-a egingo dutela iragarri dute. Marmitako txapelketa ere izango da, eta irailaren 14an, Silvia Martinen argazkiak jarriko dituzte ikusgai 19:30ean. Irailaren 28an, berriz, Viki Claramunt eta Jaume Martellen Afrika bilduma izango da.