Guztia eman du Gatibuk

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 18a, 10:44

Ia bi orduko kontzertua eskaini zuen Gatibuk atzo gauean malekoian, jendez gainezka zegoen Dama pareko zabalgunean. Bizkaiko taldeak guztia eman zuen oholtza gainean, abestirik arrakastatsuenak azken zatirako utziz, eta bertaratu zirenek gogotik gozatu zuten emanaldiarekin. Gaur gauean, 23:00etan hasita, Rosendo ariko da zuzenean toki berean.