Euskal Astea 2018

Martxan da Euskal Herrian Euskarazek antolatutako meme lehiaketa

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 20a, 12:04

Jasotako meme guztiak elkartearen sare sozialetako kontuetan daude ikusgai.

Aurten ere martxan jarri du Zarauzko Euskal Herrian Euskarazek meme lehiaketa. Euskararen eta Euskaraz Bizi Egunaren inguruko memeak bidali behar dira bertara, eta elkarteak bere facebook kontuan publikatuko ditu. Irabazlea irailaren 1ean, Euskaraz Bizi Egunean, erabakiko dute, herri bazkariaren ostean.