Irudietan: Berriro ere plaza bete dute herri kirolek

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 22a, 20:17

Asteazkenero izan dira uda osoan zehar herri kirolak Lege Zaharren Enparantzan. Udalak turistek bertako tradizioa ezagutu ahal izateko sartu zituen udako programan, eta astero-astero jende ugari bildu da udaletxearen aurrean harri jasotzaileak, aizkolariak eta bestelako erakustaldiak ikusteko.