Bola eta toka txapelketa antolatu dute Zelai ondon

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 23a, 10:57

Irailaren 2an izango da, Zelai ondoko bolatokian. Izen-ematea egunean bertan izango da, goizeko 10:00etatik 11:30era.

Zelai ondoko Kirol Klubaren eskutik, bola eta toka txapelketa egingo dute irailaren 2an. Zelai ondoko bolatokian izango da, eta parte hartzaileek egunean bertan eman beharko dute izena, 10:00etatik 11:30era. Bola kategorian zein toka kategorian, sariak izango dira lehenengo lau postutan gelditzen direnentzat, lehen emakumearentzat eta lehen zarauztarrarentzat.