Euria dela eta Antoniano kiroldegian ospatuko dute kuadrilen arteko 3x3 txapelketa. 17:00etan hasi dira lehenengo partidak, eta arratsalde osoan zehar benjamin eta alebin mailako jokalariak izango dira protagonista. Bihar, berriz, goizez eta arratsaldez izango dituzte partidak gainontzeko parte hartzaileek.