Santiago Mesak irabazi du Gernikako Udako Kriteriuma

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 25a, 09:45
Santiago Mesa, Gernikako podiumean. (@jirabira)

Zarauzko Jira-Bira cycling txirrindulari taldeko Santiago Mesa kolonbiarra lehena izan zen helmuga gurutzatzen udako bigarren Kriterium proban.

Gernikako kaleak zeharkatzen zituen 102 kilometroko proba izan zen atzokoa, eta 126 txirrindularik hartu zuten parte guztira. Bigarren eta hirugarren Xabi Kañelas eta Kiko Galbanen izan ziren. Atzoko garaipenaren ostean, gaur, Laudion izango dute lasterketa Jira-Bira cyclingeko txirrindulariek.