Aurredenboraldiari ekiteko memoriala

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 26a, 10:54

Aurredenboraldiari hasiera emateko, Iñaki Quesada Memoriala jokatu zuten atzo Astiko errugbi zelaian.

Atletico SS/Hernani, Urruña eta Babyauto Zarautz taldeen artean hiruko txapelketa jokatu zuten, eta partiduen ostean, Iñaki Quesada entrenatzaile ohiaren omenez, lore sorta eskaini zioten haren alargunari.

Emaitzei dagokienean, 5-12 galdu zuen Zarautzek Urruñakoen aurka, eta Atletico SSren aurka, berriz, 33-5 irabazi. Irailaren 16an hasiko dute denboraldia Babyauto Zarautz taldekoek.

Argazkiak: Zarautz Rugby Taldea