Zarautz Pro 4 Teens surf txapelketa antolatu du Shelterrek

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 27a, 12:07

Irailaren 15ean eta 16an izango da, eta 14 urte baino gutxiago dituzten neskek zein mutilek har dezakete parte. 

Shelterrek Zarautz Pro 4 Teens surf txapelketa antolatu du, 14 urte baino gutxiago dituzten gazteentzat. Txapelketa irailaren 15ean eta 16an jokatuko da, nesken zein mutilen kategoriekin. Parte hartu nahi dutenek irailaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, honako esteka honetan, eta 15 euro ordaindu beharko dituzte. Bestalde, txapelketan saria izango dela jakinarazi dute antolatzaileek; 10 plaza surfcamp batean, Aritz Aranbururekin.