Halterofiliako Liga Nazionaleko finalera sailkatzeko txapelketa Zarautzen izango da

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 27a, 15:57
2017ko udan ZKE halterofiliak egindako erakustaldia.

Gizonezkoetan, sei kirolariko bost taldek hartuko dute parte, haien artean, ZKE halterofilia. Emakumezkoetan, berriz, lau kirolariko talde bat izango da lehiaketan.

Urriaren 6an, larunbatean, izango da txapelketa. Zarauzko Kirol Elkartearen 75. urteurrenaren eta halterofiliako elkartearen 50. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldi berezietako bat izango da. Txapelketa zuzenean internet bidez jarraitzeko aukera ere egongo da, www.laliga4sports.es webgunean.