Muturreko tenperatura altuengatik, abisu horia kostaldean

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 28a, 11:07

12:00etatik 18:00etara ezarri dute abisua, kostaldean eta Kantauri zonaldeko barnealdean. Tenperatura maximoek 33 graduak gaindi ditzakete kostaldean.

Gaurko, abuztuak 28, abisu horia aktibatu dute kostaldean eta Kantauri zonaldeko barnealdean, muturreko tenperatura altuak direla eta. 12:00etatik 18:00etara ezarri dute abisua, eta enbatak eta prezipitazio handia izan dira tenperatura altuen kausak. Kostaldean, tenperatura maximoek 33 graduak gaindi ditzakete. Kantauri barnealdean, berriz, 36 gradu baino gehiagora iritsi daitezke. Tenperatura maximo altuenak ekialdean izango dira. Euskalmeten arabera, arratsaldeak aurrera egin ahala, tenperatura asko jaitsiko da. Jaitsiera kostaldeko mendebaldetik hasiko da, eta ondoren, ekialdera eta barnealdera zabalduko da.