Ander Irigoien fitxatu du Realak

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 1a, 13:00

Zarauzko Jubenilen Nazional mailako jokalaria zen getariarra, eta ibilbide oparoa izan du Zarauzko Kirol Elkartean. Orain, Realeko jubenilekin ariko da.

Ander Irigoien (Getaria, 2001) fitxatu du Realak, Zarauzko Jubenilen Nazional mailako jokalaria. Uda honetan denboraldiaurrea Zubietan egin ostean, Realak bere fitxaketa aurrera eramatea erabaki du. Irigoienek Easo taldean jokatuko du, Zarauzko Kirol Elkarteko beste jokalari ohi batekin batera; Egoitz Arana atezaina. 

Zarauzko Kirol Elkarteak adierazi duenez, Irigoienek ibilbide oparoa izan du klubean: "Alebin mailan bigarren taldeko atezaina zen. Infantil mailan lehen taldera igo zen, baina oraingo honetan jokalari moduan. Orduz geroztik, jokalari eta pertsona bezala hazten joan da. Kadete mailan nabarmentzen hasi, eta Realarekin hainbat entrenamendutan eta txapelketaren batean parte hartu zuen. Aurten, 1.urteko jubenila izanik Jubenil Nazional mailako taldean aritu da, maila bikaina erakutsiz, eta 1.taldean ere debuta egin du."